jueves, 20 de noviembre de 2014

MAGISTERITZAREN MAGIA

   Saio praktikorako egin behar dudan TEKNOGRAFIA prestatzen hasi naiz eta esan beharra daukat irakaskuntza munduak daukan magiataz ohartzen ari naizela. Lana oso interesgarria da eta Blogean ikusgai izango duzue abenduaren 5etik  aurrera. Bertan, nire irakasle identitatea zein den azalduko dizuet, txiki-txikitatik hasi eta gau egunera arte. Argazkiak, bidioak... erakutsiko dizkizuet, nola betidanik izan dudan lanbide hau gustoko.


  Mundu hau berezia da eta esaten ari naizen guzti hau hobeto ulertzeko, bideo hau ikustea gomendatzen dizuet. Bideo oso hunkigarri eta gogorra da, baina bertan ikusten da irakasle batek izan beharko lukeen arima. Zoritxarrez, ez dago bideoa osorik ikusteko aukerarik Youtuben eta trailerra bakarrik itsatsi ahal izan dut. Aukerarik baduzue edo nonbaiten lortuko ahal bazenute nire gomendioa da ikustea, buruari bueltak ematea eta hausnartzea eragingo dizuelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario