IKT
ikasgaian aurretik ezagutzen ez nituen hainbat programa ikasi ditut, eta beraz,
alde horretatik oso baliagarria iruditu zait irakaskuntza munduan sistema
berriak erabiltzeko aukera eman digulako gure etorkizunera begira.
Bestetik,
esan beharra dago oso galduta hasi nintzela klaseko lehenengo egunean ez
nuelako ulertzen zer egingo genuen lauhileko honetan zehar. Gainera, Bloga
egiten hasi ginen lehenengo egunean nahiko txarto pasatu nuen eta oso
estresatuta sentitu nintzen burura etorri zitzaidan lehenengo gauza gai izango
ez nintzela izan zelako.
Ondoren,
Sitesak arazoak korapilatu zizkidan eta nire estresa handituz joan zen. Dena
ilun ikusten nuen eta amore ematea izen zen nire lehenengo ikuspuntua. Baina
gelakideei laguntza eskatu ondoren egoera honi buelta ematea lortu nuen eta
zerbait argi ikusten hasi nintzen. Bloga trasteatu nuen eta orrialdeak sortzea
eta etiketak jartzea lortu nuen, beraz, nire arazo handiena konponduta zegoen
eta bertan eguneroko hausnarketak idatzi ditut. Sitesa bihurtu zen momentu
horretan nire etsai nagusia. Beraz, taldekideak Sitesa trasteatzen hasi ginen
eta laguntza eskatu behar izan genuen, oso galduta sentitzen baiginen. Hala
ere, aurre egitea eta kontrolatzea lortu genuen elkarren artea, beraz,
aurrerapauso handia egin dudala ibilbidean zehar uste dut.
Bestetik,
teknografia bat sortu dudala esan beharra daukat eta ikasgai honetan nire puntu
nagusia izan da. Hasiera baten, teknografia hitza entzutean, ez nuen oso ondo
ulertzen, hitz berria baitzen niretzat. Baina adibideak ikusi nituenean, argi
eta garbi ikusi nuen nire bizitzako biografia egin behar nuela IKTak erabiliz.
Oso lan interesgarria iruditu zait eta mila oroitzapen etorri zaizkit burura.
Horretarako, Movie Maker programa erabili dut eta egia esan, ez dut problemarik
izan nahiko ondo kontrolatzen dudalako. Nire bizitza ahoz kontatzea erabaki dut
eta horretarako, grabaziaok sartu ditut eta musika gehitu diot honi. Nire
ustez, nahiko lan polita eta sentikorra egin dut eta ikasle bakoitzak horrelako
bat egitea gomendatzen dut.
Orokorrean,
lan handia egin dudala uste dut, batez ere, arazoei konponbidea emateko buruari
eragin behar izan diodalako eta lortu dudalako hasieran nituen helburuak
gainditzea. Esan beharra dago, lan asko izan ditugula beste irakasgaietan eta
ezin izan diodala nahi besteko atentzioa eman ez dudalako denborarik izan
gehiago kuxkuxeatzeko gai honetan. Gauza basikoak ikasi ditut eta hasiera
baterako, nik uste dut, oso pausu ona izan dela eta ibilbideari aurrera ematea
nire esku dagoela irakasle izango naizen momentuan. Nire buruari jartzen diodan
nota, 8.
No hay comentarios:
Publicar un comentario