Praktika orduan taldeak finkatu ditugu eta taldekide bakoitzari rol bat egokitu zaio. Rolak egokitzeko, bakoitzaren izaeran eta trebetasunean jarri dugu ikusmira. Horren ondorioz, erabaki hauek hartu ditugu: Maria antolatzailea izango da, Mireia harremanetan ibiliko da beste taldeekin, Leire argazkigintzan eta komunikazioan arituko da eta ni, idazkaria izango naiz.
Erabaki hauek hartu ondoren, google sites bat sortu dugu eta MAGALEMI4 izena jarri diogu. Hasiera baten oso galduta sentitu gara dena ingeleses egon delako. Hala ere, beste taldekide batek lagundu digu pixka bat diseinua antolatzen eta moldatu egin gara. Nahiz eta Mariaren gmailetik sortu, denok izan gaitezke propietarioak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario