Atzo azaldu nuen bezala, talde lana abian jarri dugu jada eta horretarako Google sites bat sortu dugu elkarren artean. Esan beharra dago desastre hutsa irten zela hasiera baten. Lehenik eta behin, Magalemi4 sortu genuen eta ingeleses agertu zitzaigun dena. Gero, Magalemi04 sortu genuen, baina aukeratutako plantilla ez zen egokia izan eta berriz ere ezabatu behar izan genuen. Azkenik, Magalemilau Google sites-a sortzea lortu dugu eta oso pozik gaude momentuz ondo irten zaigulako!!!
Hala ere, aitortu beharra daukat negargurea etorri zitzaidala asko estresatu nintzelako ez genuelako ondo jartzea lortzen. Egia esanda, ez dakigu nola lortu genuen era aproposean jartzea, dena frogatuz egin baigenuen. Azalpen hau alde batera utzita, gure taldearen aurkezpena egin dugu momentuz eta espero dugu egunetan zehar informazio gehiago ematen joatea.
Gure taldeari teknografia gaia tokatu zaio. Oraindik ere ez dakigu zehatz mehatz zer den baina artikulo batzuk irakurri ondoren espero dut zuei azaltzeko gai izatea. Nire ustez, irakaslearen identitatea definitzen nauen bidio bat sortu behar dut baina aurrerago baieztatu edo ezeztatuko dizuet.
Beraz, taldekideak bakoitzari banandutako dokumentua irakurtzera goaz eta hurrengo sarreran emango dugun azalpena irakurri nahi baduzue, sar zaitezte.
Bukatzeko, hemen txertatzen dizuet gure Google sites-a!
---------> MAGALEMILAU
Mostrando entradas con la etiqueta Sites. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sites. Mostrar todas las entradas
martes, 4 de noviembre de 2014
jueves, 30 de octubre de 2014
TALDEAK ETA ROLAK
Praktika orduan taldeak finkatu ditugu eta taldekide bakoitzari rol bat egokitu zaio. Rolak egokitzeko, bakoitzaren izaeran eta trebetasunean jarri dugu ikusmira. Horren ondorioz, erabaki hauek hartu ditugu: Maria antolatzailea izango da, Mireia harremanetan ibiliko da beste taldeekin, Leire argazkigintzan eta komunikazioan arituko da eta ni, idazkaria izango naiz.
Erabaki hauek hartu ondoren, google sites bat sortu dugu eta MAGALEMI4 izena jarri diogu. Hasiera baten oso galduta sentitu gara dena ingeleses egon delako. Hala ere, beste taldekide batek lagundu digu pixka bat diseinua antolatzen eta moldatu egin gara. Nahiz eta Mariaren gmailetik sortu, denok izan gaitezke propietarioak.
Erabaki hauek hartu ondoren, google sites bat sortu dugu eta MAGALEMI4 izena jarri diogu. Hasiera baten oso galduta sentitu gara dena ingeleses egon delako. Hala ere, beste taldekide batek lagundu digu pixka bat diseinua antolatzen eta moldatu egin gara. Nahiz eta Mariaren gmailetik sortu, denok izan gaitezke propietarioak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)