Txertatu berri dudan dokumental hau pasaden urtean ikusi genuen Irakasle Funtzio arloan. Bidio oso interesgarria da eta batez ere, hausnarketa sakon bat eragiten digu hezkuntzari buruz. Bertan, kultura ezberdinetako pertsonek hitz egiten dute beraien ikuspuntua ematen eta kuriositate handia pizten du, nire kasuan bai behintzat. Bideoa ikustera animatzen zaituet eta zuen ikuspuntua ezagutzea gustatuko litzaidake, ados egon edo ez. Magisteritza ikasten zaudenentzat, batez ere, oso baliagarria.
Mostrando entradas con la etiqueta Bitxikeriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bitxikeriak. Mostrar todas las entradas
jueves, 4 de diciembre de 2014
jueves, 20 de noviembre de 2014
MAGISTERITZAREN MAGIA
Saio praktikorako egin behar dudan TEKNOGRAFIA prestatzen hasi naiz eta esan beharra daukat irakaskuntza munduak daukan magiataz ohartzen ari naizela. Lana oso interesgarria da eta Blogean ikusgai izango duzue abenduaren 5etik aurrera. Bertan, nire irakasle identitatea zein den azalduko dizuet, txiki-txikitatik hasi eta gau egunera arte. Argazkiak, bidioak... erakutsiko dizkizuet, nola betidanik izan dudan lanbide hau gustoko.
Mundu hau berezia da eta esaten ari naizen guzti hau hobeto ulertzeko, bideo hau ikustea gomendatzen dizuet. Bideo oso hunkigarri eta gogorra da, baina bertan ikusten da irakasle batek izan beharko lukeen arima. Zoritxarrez, ez dago bideoa osorik ikusteko aukerarik Youtuben eta trailerra bakarrik itsatsi ahal izan dut. Aukerarik baduzue edo nonbaiten lortuko ahal bazenute nire gomendioa da ikustea, buruari bueltak ematea eta hausnartzea eragingo dizuelako.
Mundu hau berezia da eta esaten ari naizen guzti hau hobeto ulertzeko, bideo hau ikustea gomendatzen dizuet. Bideo oso hunkigarri eta gogorra da, baina bertan ikusten da irakasle batek izan beharko lukeen arima. Zoritxarrez, ez dago bideoa osorik ikusteko aukerarik Youtuben eta trailerra bakarrik itsatsi ahal izan dut. Aukerarik baduzue edo nonbaiten lortuko ahal bazenute nire gomendioa da ikustea, buruari bueltak ematea eta hausnartzea eragingo dizuelako.
jueves, 30 de octubre de 2014
URRIAK 30 "Visiones discruptivas de la educación"
Gaur, "visiones discruptivas de la educación" bidioa ikusi dugu. Bidioan, Maria Acaso Madrileko irakasle batek hitz egiten du eta hainbat ideia nagusi gogoratu ditut.
Ondoren, taldeetan bildu gara eta praktikari buruz hitz egin dugu ideiak pixka bat eraikitzen joateko.
- POTEREA: egoera autoritariotik egoera demokratikora pasatu.
- IKUSEZINA: modu ikusezin baten lan egitea.
- DENBORA ETA ESPAZIOA: erreflexionatzeko espazioa izan, hormak pertsonalizatu.
- INFORMAZIOA: arte, musika eta kulturarekin zerikusia daukan guztia.
- JAKINMENA: produkzio sistema.
miércoles, 29 de octubre de 2014
GREBA OROKORRA
Denok dakizuenez, urriaren 22, 23 eta 24ean ikasleen greba orokorra izan zen. Gure gelan, bozkaketak egin ondoren, baietza irten zen nagusi eta horren ondorioz, pasaden asteko saio teorikora ez ginen etorri.
Greba Euskal Herri mailan ere izan arren, Ikasle Abertzaleek ez zuten parte hartu nahi izan. Artikulu bat irakurri ondoren, hemen zuekin partekatzea egokia dela pentsatu dut, parte ez hartzearen arrazoiak hobeto uler ditzazuen:
Ikasle Abertzaleek ez dute bat egingo Ikasle Sindikatuak Madrildik egindako greba deialdiarekin
2014 Urriak 14
Ikasle sindikatuak urriaren 21, 22 eta 23rako greba deialdia egin du eta Ikasle Abertzaleek ez dutebat egin deialdi honekin. Plazaratu duten komunikatuaren arabera “Sindikcato de Estudiantes” gaur egun dugun hezkuntza ereduaren konplize bat besterik ez da: “ez dute herriz herri antolatzeko apusturik egiten, ez dute ikasleria formatzen, ez dute erreformei aurre egiteko planteamendurik, ez dira herrialde eta eremu ezberdinetan antolaturik dauden ikasleekin agenda adosten saiatzen”.
Ikasle Abertzaleen oharra:
Sindicato de estudiantes-ek Madrildik egindako ikasle grebaren deialdiaren aurrean:
Ikasle Abertzaleak antolakundeari egindako interpelazio eta akusazioei erantzun eta Euskal Herriari gure erabakien zergatiak jakinarazi eta argipen bat emateko asmoz atera dugu honako komunikatu hau. Ikasle Abertzaleok ez ditugu mobilizazio hauek babesten, arrazoi ugariren ondorioz:
- Gure antolakundeak, argi du inposatutako erreformei aurre egin eta Euskal Herrian hezkuntza herritik eta herriarentzat izatea lortu nahi badugu, Euskal Herriko eremu ezberdinen egoeraren araberako estrategiak diseinatu, eta honi erantzuten dion erritmo eta pausoek markatu behar dutela gure agenda politikoa.
- Egoeraren azterketa errealista egin eta ikasleriaren borroka, mobilizazio zurrunbilo antzu batean gelditu ez dadin (Sindicato de Estudiantes-en ohiko planteamendua), beharrezkoa zaigu herrialde eta ikas eremu ezberdinetako dinamiken egoera, nahiak eta beharrak ezagutzea. Dimentsio honetako mobilizazioek pausu esanguratsuak emateko balio behar dute, lanketa serio eta sakona eskatu eta hezigune bakoitzean inbertsio handia egitea exijitzen baitute, helburuak lortu nahi baldin badira behintzat.
- Deitzaileak diren eragileek, orain arte aipaturiko baldintza bat bera ere ez dute betetzen. Ez dute herriz herri antolatzeko apusturik egiten, ez dute ikasleria formatzen, ez dute erreformei aurre egiteko planteamendurik, ez dira herrialde eta eremu ezberdinetan antolaturik dauden ikasleekin agenda adosten saiatzen (CCOO eta UGT sindikatuekin ez ezik) eta hori gutxi balitz bezala, aurretik aipaturiko guztia egiten saiatzen ari garen antolakunde ezberdinei, haien agenda zentralistara ez batzeagatik onartezinak diren akusazioak egin izan dizkigute.
- Sindicato De Estudiantes gaur egun dugun hezkuntza ereduaren konplize dela ulertzen dugu. PSOEren interes elektoralistei erantzutera bideraturik dagoen ikasle sindikatu hau, ikasle mugimenduaren izerdiaz probestu da behin eta berriz, negoziatzaile legitimotzat joaz bere burua, ikasleriaren haserrea baretzen saiatu eta gobernuari behar duen egonkortasuna emanaz. Esate baterako, LOMCEren aurretik indarrean zegoen hezkuntza legea (LOE) haiek adostu zuten orduko gobernuarekin. Eta horra hor, komunikabide nagusiek ematen dieten babes eta oihartzunaren edo/eta gobernutik jasotzen dituzten baliabide ekonomiko neurrigabeen jatorria.
Ikasle Abertzaleak erreformen aurrean:
“LOMCE-rik EZ!” lema gainditutzat eman genuen Ikasle Abertzaleok, euskal jendarteak erreforma anker honen muina ulertu eta aurkakotasun sendoa erakustean. Helburu hau gauzaturik, honi nola aurre egin planteatzea egokitu zitzaigun. Ikastetxez ikastetxe eta herriz herri erantzutearen beharraz jabetu eta erantzunaren subjektua ikasleria izatetik, Hezkuntza Komunitate osoaren inplikazioaren garrantziaz ohartu ginen. Azken urteotan lortzea posible izan ez dena lortu zen orduan. Erreforma ez aplikatzeko moduak adostu (horren ondorio da LOMCE desobeditzeko Gure Gida), eta hori gutxi balitz hezkuntza propioa eta herritarraren alde borrokatzeko konpromisoa hartu dugu (ikasleriaren presioaz eta komunitateko hainbat kideren konpromisoaz besteak beste). Orain konpromiso horri klasez klase, ikastetxez ikastetxe eutsi eta hezkuntza propioaren bidean pausoak zehaztea dagokigu.
Estatuko gainontzeko herrialdeetako ikasleekin baterajotzeak adostearen (11×12 mobilizazioekin egin zen moduan) hipotesirik ere ez dugu baztertu inolako momentuan gure antolakundean. Espainiar estatuak zapaltzen dituen Herrietako ikasle antolakundeekin harreman egonkorra dugu (Galiziako 2 antolakunde, Gaztela, Andaluzia, Aragoi, Herrialde Katalanak, Asturias…) eta elkarrekin adosten ditugun mobilizazioak eta ematen ditugun pausoak errealitate ezberdinak kontuan hartuta ematen ditugu. Beraz, berekoitzat, arrazistatzat… jo izan gaituzten sektoreak internazionalismoaren esanahiaren inguruko analisia egitera gonbidatzen ditugu, herrien eta eragileen arteko errespetuan oinarrituriko borroken aldeko hautua egin eta mugimenduaren kapitalizazio saiakerak ekidite aldera.
Mobilizazio horiei babesa ematen dieten Euskal Herriko eragileei:
Europar Batasunak aurrera daraman estrategia neoliberalaren aplikazioa, Espainiako zein Euskal Herriko burgesiak babesten du. Gure eremuan horri aurre egiteko tresna eraginkorrena momentu honetan Hezkuntza Komunitatearen (hezkuntzaren PARTE
garen herri sektoreen) batasuna dela ulertzen dugu eta horren koherentziaren eta eraldaketarako apustuaren bermea, ikasleria. Beraz, lerro hauek zuzendurik dauden eragileei Euskal Herrian lanean diharduen hezkuntza plataformara batu edo bertako partaideekin eztabaidatzeko gonbita egiten diegu eragile hauek dituzten planteamendu eta beharrak zein diren jakin eta gure herriari begirako planteamenduak indartze, eta behar bada, bateratze aldera. Hala egiten ez den bitartean, hemen ematen diren pausoak kritikatu eta Madrilgo bulegoetako erritmoak inposatzen saiatzeak, ikasle eta herritarren ar- tean nahasmena sortzeko asmoa erakusten du.
Euskal Herrian LOMCE eta EU2015 gelditu eta herritik eta herriaren mesedera dagoen hezkuntza irabaztea gure erabakien zuzentasunaren eta gure koherentziaren indarraren menpe dago. Irabazteko estrategia iraultzaile bat diseinatzearen eta aurrera eramatearen beharra dago, eta horretan ari gara. Gainontzeko ikasle antolakundeei internazionalismoaren bideari ekin eta estrategiak bateratzeko lan egitera dei egiten diegu.
Aztertuz, astinduz eta sortuz, Euskal Eskola Nazionala! Gora ikasle mugimendu iraultzailea!
LORTUKO DUGU!!!
Hemen txertatzen dizuet:
---------> K(i)likaTIK
Beldurrak alde batera uztea ezinbestekoa da eta esan beharra dago, ziur nagoela guztion artean gure zalantzak argituko ditugula eta horrez gain, gure sentsazioak azalduko ditugula. Oraindik, abendurarte denbora daukagu eta uste dut, denok lortuko dugula lan polita egitea.
NORK ESAN DU EZINEZKOA DA? ZAILA DENA BADAGO LORTZEA? NOZKI!!!
viernes, 24 de octubre de 2014
1.EGUNEKO BURUHAUSTEAK
Esan beharra daukat ikasgai honi hasiera ematean ez nuela ezer ulertzen. Dena zen berria niretzat eta danetarik pasatu zitzaidan burutik. Egia esan, pixka bat larrituta sentitu nintzen, informazio faltaren ondorioz. Hala ere, nahiko normala zela konturatu nintzen, nire gelakideak ere neure antzera ikusi nituelako
Joku bezala, begiak itxi eta nire barrenean nituen ezagutzak atera nituen kanpora. Horretarako, bururatu zitzaizkidan lehenengo hitzak idatzi nituen paper baten:
-Bakardadea
-Kontrol eza
-Informatika
-Ziurtasuna
-Ezjakintasuna
-Sormena/Imajinazioa
-Intzeguritatea
-Hezkuntza modernoa eta berrikuntza
Nahiz eta oraindik nahiko galduta egon, denboraren kontua besterik ez dela esan dezaket. Oraindik debora daukat nire burua ezagutzeko, arriskatzeko, ondo edo txarto egiteko...
Oso garrantzitsua iruditzen zait etorkizunari begira blog bat kontrolatzen jakitea. Historian zehar teknologiak hartu izan duen pisua aztertzea besterik ez dugu egin behar esandako horretaz konturatzeko.
Oso garrantzitsua iruditzen zait etorkizunari begira blog bat kontrolatzen jakitea. Historian zehar teknologiak hartu izan duen pisua aztertzea besterik ez dugu egin behar esandako horretaz konturatzeko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)