miércoles, 29 de octubre de 2014

IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia

   Gaurko sarrera honetan, irakurritako artikulo baten azterketa egingo dut. Irakurritako artikulua "IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" da eta Iñaki Larreak eta Jose Ramon Vitoriak, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakasleak, idatzi zuten. 

   Lehenik eta behin, irakurritakoaren sinopsi bat egingo dut gaia zeri buruz den uler dezazuen.

Gaur egungo gizartearen definizioa ematea ez da erraza. Hala ere, aurreko ezaugarrietako hainbat berrartu egiten dira horien gainean irakurketa egiteko:  gizarte materialista, gizarte globalizatua, informazioaren eta ezagutzaren gizartea, komunikazioaren gizartea, irudien gizartea eta gizarte digitala.  Beraz, esan daiteke hau guztia teknologiarik gabe ezin dela ulertu.

Gaur egungo umeek ama hizkuntza eskuratzen duten bezala, ezagutza teknologiko jakin bat eskuratzen dute, testuinguruan "bizirauteko". Hori ikusita  eta irakasle gehienek teknologia erabiltzen ez dakitela ikusita, IKTak eskolan sartzeko prosezua zaildu egiten da. Hala ere, etorkizunari begiratuz eskolak egiteko batzuk ditu.

Lehenik eta behin, eskolak alfabetatze digitala eskaini behar du, nahiz eta eskolatik at testuinguru nahikoa eskaini (hizkuntzarekin gertatzen den moduan). Honek, ezagutza eskuratzera lagunduko digu. Bestetik, pertsona askok ez dute aukerarik IKTak erabiltzeko. Horren ondorioz, berdintasunezko-gizartea lortzeko, eskolan IKTak sartu behar dira. Batetik, eten  digitala sahiesteko eta bestetik, inklusio digitala bultzatzeko. Azkenik, hezkuntza eredua berriztea ezinbestekoa da. Honek, ikasleak aktiboago egoteko, taldean lan egiteko, disziplinartekotasuna bultzatzeko, gai ezberdinak lortzeko, errealitatearekin bat egiteko, motibazioa pizteko... aukera ematen du, batez ere, euren belaunaldiko tresnatzat hartzen dituztelako, Bide horretatik,ikuspegi eraikitzailea  eta ikasketa esanguratsua lortzen dira.

Beraz, Web 2.0ren printzipioek bat egiten dute aipatutakoarekin eta zeinbait tresna eskeintzen ditu askatasunez aritzeko: blogak edo weblogak, wikiak, webquestak, marka-gune sozialak,  poscastak, mapa kontzeptualak, moodle, bideojokoak  eta sofware didaktikoak...

Bukatzeko, irakasleok jarrera arduratsua izan behar dugu hezkuntza XXI.mendera ekartzeko, XXI.mendeko ikasleek eta gizarteak euren belaunaldiko eskola izan dezaten.


   Orain, 5 hitz gako aipatuko ditut:
  • Eskola
  • Web 2.0
  • Alfabetatze digitala
  • Teknologia: IKT
  • Ezagutza

   Lanarekin bukatzeko, bururatu zaizkidan bi galdera botako ditut:

  1. Gaur egungo eskoletan irakasle askok ez dakite teknolgia erabiltzen, beraz, horrek ez du laguntzen teknologia XXI. mendeko hezkuntza sisteman sartzen. Zer egin beharda horren aurrean?
  2. Zer gerta daiteke IKTen erabilpen egokia ikasten ez bada eta beste gauza batzuetarako erabiltzen hasten badira ikasleak?

   Espero dut gaia interesgarria iruditzea, niri iruditu zaidan bezala. Artikulua eskuragarri izan nahi baduzue hemen utziko dizuet:






No hay comentarios:

Publicar un comentario