domingo, 21 de diciembre de 2014

TALDEKIDEEN HAUSNARKETA

Nire taldekideak, Leire de Prado, Maria de Jesus eta Mireia Cobo izan dira eta guri egokitutako gaia TEKNOGRAFIA izan da, lehen azaldu dudan moduan. Esan behar da, taldeak oso ondo funtzionatu dueala, elkarlana asko sustatu dugula eta ez dugula inoiz inolako arazorik izan lan egiterako orduan.
Guk sortutako Sitesa MAGALEMILAU izan da eta lehen esan dudan bezala, hasieran asko kostatu zitzaigun. Baina bakoitzaren ezagutzaz eta jakintzaz baliatuz, aurrera egitea lortu dugu eta lortutako emaitza egokia dela uste dut. Ez daukat ezer txarrik esateko nire taldeari buruz, dena oso ona izan da eta bakoitzak bere baliabideak erabili ditu bidioa sortzeko orduan, beraz, gure artean asko ikasi dugu.
Aurkezpenak egitean oso ondo moldatu gara eta denak egon gara hitz egiteko prest. Beraz, hasieran egin behar izan genuen lan hori (testuak irakurri eta azaldu) modu egokian egin genuela uste dut.
Esan behar dut,  teoriako aurkezpena egiteko lehenak izan ginela eta horregatik, denbora oso gutxi izan genuela lana prestatzeko eta urduritasuna asko nabaritu zen.
 Orain, banan-banan aipatuko ditut:

Mireia Cobo: Oso langilea da. Taldeak aurre egitea eragin du, beti egon da tiraka eta arazoei konponbide asko eman dizkio. Teknografiak Youtubera igotzea lortu du et gauza asko erakutsi dizkit. Berak egindako lana oso handia izan da, ez da inoiz kejatu eta beti egon da bere ikuspuntua emateko prest, bai eta besteen ikuspuntuak entzuteko eta onartzeko ere. Aurkezpenak egitean prest egon da hitz egiteko.

Maria de Jesus: Oso langilea da. Taldeari beste kolore bat ematen dio beti irribarretsu eta langile etortzen delako. Arazoei aurre egiteko bere ezagutzak elkarbanatu ditu gurekin eta ordenagiluan oso ondo moldatu da eta gauzak oso ondo azaldu eta ulertu ditu. Berak egindako lana oso handia izan da, ez da inoiz kejatu eta beti egon da bere ikuspuntua emateko eta besteenak entzuteko prest. Aurkezpenak egiterako momentuan beti egon da hitz egiteko  prest.

Leire de Prado: Oso langilea da. Taldean  oso ondo moldatu da eta idea asko eman ditu. Programa batzuk erabiltzen erakutsi dit, beraz, laguntzaile handia izan da niretzat. Arazoei aurre egiteko bere ezagutzaz baliatu naiz. Berak egindako lana oso handia izan da, ez da inoiz kejatu eta beti egin da besteen  ikuspuntua  entzuteko prest. Aurkezpenetan ere oso ondo ibili da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario