domingo, 21 de diciembre de 2014

NIRE HAUSNARKETA

IKT ikasgaian aurretik ezagutzen ez nituen hainbat programa ikasi ditut, eta beraz, alde horretatik oso baliagarria iruditu zait irakaskuntza munduan sistema berriak erabiltzeko aukera eman digulako gure etorkizunera begira.
Bestetik, esan beharra dago oso galduta hasi nintzela klaseko lehenengo egunean ez nuelako ulertzen zer egingo genuen lauhileko honetan zehar. Gainera, Bloga egiten hasi ginen lehenengo egunean nahiko txarto pasatu nuen eta oso estresatuta sentitu nintzen burura etorri zitzaidan lehenengo gauza gai izango ez nintzela izan zelako.
Ondoren, Sitesak arazoak korapilatu zizkidan eta nire estresa handituz joan zen. Dena ilun ikusten nuen eta amore ematea izen zen nire lehenengo ikuspuntua. Baina gelakideei laguntza eskatu ondoren egoera honi buelta ematea lortu nuen eta zerbait argi ikusten hasi nintzen. Bloga trasteatu nuen eta orrialdeak sortzea eta etiketak jartzea lortu nuen, beraz, nire arazo handiena konponduta zegoen eta bertan eguneroko hausnarketak idatzi ditut. Sitesa bihurtu zen momentu horretan nire etsai nagusia. Beraz, taldekideak Sitesa trasteatzen hasi ginen eta laguntza eskatu behar izan genuen, oso galduta sentitzen baiginen. Hala ere, aurre egitea eta kontrolatzea lortu genuen elkarren artea, beraz, aurrerapauso handia egin dudala ibilbidean zehar uste dut.
Bestetik, teknografia bat sortu dudala esan beharra daukat eta ikasgai honetan nire puntu nagusia izan da. Hasiera baten, teknografia hitza entzutean, ez nuen oso ondo ulertzen, hitz berria baitzen niretzat. Baina adibideak ikusi nituenean, argi eta garbi ikusi nuen nire bizitzako biografia egin behar nuela IKTak erabiliz. Oso lan interesgarria iruditu zait eta mila oroitzapen etorri zaizkit burura. Horretarako, Movie Maker programa erabili dut eta egia esan, ez dut problemarik izan nahiko ondo kontrolatzen dudalako. Nire bizitza ahoz kontatzea erabaki dut eta horretarako, grabaziaok sartu ditut eta musika gehitu diot honi. Nire ustez, nahiko lan polita eta sentikorra egin dut eta ikasle bakoitzak horrelako bat egitea gomendatzen dut.

Orokorrean, lan handia egin dudala uste dut, batez ere, arazoei konponbidea emateko buruari eragin behar izan diodalako eta lortu dudalako hasieran nituen helburuak gainditzea. Esan beharra dago, lan asko izan ditugula beste irakasgaietan eta ezin izan diodala nahi besteko atentzioa eman ez dudalako denborarik izan gehiago kuxkuxeatzeko gai honetan. Gauza basikoak ikasi ditut eta hasiera baterako, nik uste dut, oso pausu ona izan dela eta ibilbideari aurrera ematea nire esku dagoela irakasle izango naizen momentuan. Nire buruari jartzen diodan nota, 8.

No hay comentarios:

Publicar un comentario