domingo, 21 de diciembre de 2014

TEKNOGRAFIA

    Aurreko sarreretan aipatu dudan moduan, teknografia bat sortu behar izan dut nire irakasle identitatea kontatuz. Teknografia egiten ibili naiz aste hauetan zehar eta bukatzea lortu dut. Lan oso polita eta interesgarria izan da eta guztioi gomendatzen dizuet honelako bat egitea. Besterik gabe, hauxe izan da lortutako emaitza!

------------------> NIRE TEKNOGRAFIA

   Lan  hau egin ondoren, hausnarketa hau egin  dut.
Lan honetan, nire irakasle identitatea azaltzen saiatu naiz eta horretarako, nire bizitzaren ibilbidea kontatu dut haurtzarotik hasita gaur egunera arte. Istorio hau kontatzeko Movie Maker programa erabili dut. Bertan, argazkiak txertatu  ditut eta narrazioa ahos izan da, ipuin bat izango balitz bezala kontatuz.
Jaio nintzenetik gaur egunera arte bizi izan ditudan esperientzia guztiek naizen bezala izatea ahalbideratu dute. Txikitan, familiaren maitasuna jaso nuen: batetik, ama eta aita eta neba; bestetik, izeko, osaba, lehengusuak eta amamak eta  aititeak. Nire familia  oso txikia da eta horrek guztion harremana estua izatea eragiten du.
Irailean eskola hasi nuen eta gustuko nuen bertara joatea. Lagun asko egin nituen bertan eta nire  eredua den irakaslea bertan ezagutu nuen. Oso ikasle arduratsua eta jakintsua nintzen eta horregatik, nota onak ateratzen nituen beti. Azntzerkiak, mozorroak, jolasak, emanaldiak… asko gustatzen zitzaizkidan eta nire ikasgelako kideei ere, azken finean denak umeak ginelako. D ereduan ikasten nuen. Eskola oso txikia zen eta gela bakoitzean 10 bat ikasle geunden, horrek, giroa familiarragoa izatea eragiten zuen. Irakasleak  liburuak baino berak prestatutako ariketak erabiltzen zituen  guri irakasteko orduan eta tailerrei garrantzi handia ematen  zitzaien. Horregatik, euskal kanpainia bat geneukan eta astero gai ezberdinak lantzeko antzerkiak, emanaldiak...egiten genituen. Irakasleak berrikuntza bilatzeko bidean ari ziren baina metodo tradizionalak ziren nagusi. IKTak musika entzuteko eta bideoak ikusteko bakarrik erabiltzen zituzten irakasleek, guk, ordea, ingeles ikasgaian bakarrik erabiltzen genituen ariketak eta jokoak ordenagailuz egiteko. Bestetik, gela txokoetan banatzen zen eta txoko bakoitzean zehar, ikasgai bat lantzen genuen. Eskola publikoa zen eta nahiko askea (monjetan gertatzen ez den bezala).
Gero, institutu garaia etorri zitzaidan eta garai gogorrenak bertan pasatu nituen. Lagun  berriak egitea beharra zegoen,  maitasun kontuak bertan hasi ziren eta ebakuntza bat jaso  behar izan nuen. Horregatik, 2 hilabetez etxean egon nintzen eta irakasle bat etortzen zitzaidan klaseak eman eta azterketak egitera. Hala ere, gaur egun nire kuadrila osatzen duten lagunak bertan ezagutu nituen eta eskolan  4 izatetik, 14 izatera igaro ginen, Lezamako eta Zamudioko jendea elkartu ginelako. Haiei esker iluna zen denbora hau koloretakoa bihurtu zitzaidan eta barre asko  botatzen ditugu elkarrekin.
Batxilergora heltzean, letratako ikasgaiak hautatu nituen, fisika, kimika eta matematika asko  gorrotatzen nituelako. Gainera,  nota onak ateratzen nituenez, empresa batek eskola batean egun  batez lan egiteko  aukera eman zidan eta Askartzara joan nintzen. Bertan, psikologaren papera bete behar  izan nuen ume bereziekin eta bertan jaso nuen maitasuna oso polita izan zen. Horren ondorioz, erabaki nuen magisteritza edo psikologia ikastea.
Horrela izanik, selektibitatea egin nuen eta 11.6 izan zen nire nota.Horrela, magisteritza karrerara sartu nintzen eta hainbat lagun egin nituen. Lehenengo mailan, teoria izan zen guztia eta azkerteta asko egin behar izan nituen. Hala ere, ikasitako guztia oso interesgarria izan zen. Bestetik, praktikak egin ditut aurten eta oso pozik egon naiz ikasleekin. 1.mailako ikasleak izan ditut eta beraien  maitasun guztia eskaini didate. Konturatu naiz oso autonomoak eta langileak zirela eta ez zutela inolako arazorik ematen. Gainera,  tutora nire txikitako irakaslea izan zen eta horrek, ilusio handia egin zidan, beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera izan dudalako. Oso esperientzia polita izan da eta konturatu naiz lanbide hau egin nahi dudala etorkizunean.
Gaur egun, identitatea eraikitzeko beste esperientzia bat bizitzen nago. Begirale ikastaroak egiten ditut nire herrian.  Asteburuetan egiten dut eta batzutan, beste herritako begiraleekin La Arboledara joaten naiz. Gaztetxozen egiten gaude eta giroa oso polita da. Bertan, joko eta abesti asko ikasten ditugu eta hau oso baliagarria iruditzen zaigu  ikasten gauden gradurako.
Beraz, ikasten dudana asko gustatzen zait eta etorkizuna gure esku dagoela esan dezaket. Ikasleek  heroi bezala ikusten gaituzte eta hori, oso polita da. Hau esanda, argi eta garbi  ikusten da ez dudala mundu honetatik irten nahi.


Bidio hau sortzea oso ideia polita iruditu zait, batez ere, niretzat gordetzeko, etorkizunean ikusi ahal dudalako eta  oroitzapenak burrura etortzea errazteko.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario