Aurreko sarreretan aipatu dudan moduan, teknografia bat sortu behar izan dut nire irakasle identitatea kontatuz. Teknografia egiten ibili naiz aste hauetan zehar eta bukatzea lortu dut. Lan oso polita eta interesgarria izan da eta guztioi gomendatzen dizuet honelako bat egitea. Besterik gabe, hauxe izan da lortutako emaitza!
------------------>
NIRE TEKNOGRAFIA
Lan hau egin ondoren, hausnarketa hau egin dut.
Lan honetan, nire irakasle identitatea
azaltzen saiatu naiz eta horretarako, nire bizitzaren ibilbidea kontatu dut
haurtzarotik hasita gaur egunera arte. Istorio hau kontatzeko Movie Maker
programa erabili dut. Bertan, argazkiak txertatu ditut eta narrazioa ahos izan da, ipuin bat
izango balitz bezala kontatuz.
Jaio nintzenetik gaur egunera arte bizi izan
ditudan esperientzia guztiek naizen bezala izatea ahalbideratu dute. Txikitan,
familiaren maitasuna jaso nuen: batetik, ama eta aita eta neba; bestetik,
izeko, osaba, lehengusuak eta amamak eta
aititeak. Nire familia oso txikia
da eta horrek guztion harremana estua izatea eragiten du.
Irailean eskola hasi nuen eta gustuko nuen
bertara joatea. Lagun asko egin nituen bertan eta nire eredua den irakaslea bertan ezagutu nuen. Oso
ikasle arduratsua eta jakintsua nintzen eta horregatik, nota onak ateratzen
nituen beti. Azntzerkiak, mozorroak, jolasak, emanaldiak… asko gustatzen
zitzaizkidan eta nire ikasgelako kideei ere, azken finean denak umeak ginelako.
D ereduan ikasten nuen. Eskola oso txikia zen eta gela bakoitzean 10 bat ikasle
geunden, horrek, giroa familiarragoa izatea eragiten zuen. Irakasleak liburuak baino berak prestatutako ariketak
erabiltzen zituen guri irakasteko orduan
eta tailerrei garrantzi handia ematen
zitzaien. Horregatik, euskal kanpainia bat geneukan eta astero gai
ezberdinak lantzeko antzerkiak, emanaldiak...egiten genituen. Irakasleak
berrikuntza bilatzeko bidean ari ziren baina metodo tradizionalak ziren nagusi.
IKTak musika entzuteko eta bideoak ikusteko bakarrik erabiltzen zituzten
irakasleek, guk, ordea, ingeles ikasgaian bakarrik erabiltzen genituen ariketak
eta jokoak ordenagailuz egiteko. Bestetik, gela txokoetan banatzen zen eta
txoko bakoitzean zehar, ikasgai bat lantzen genuen. Eskola publikoa zen eta
nahiko askea (monjetan gertatzen ez den bezala).
Gero, institutu garaia etorri zitzaidan eta
garai gogorrenak bertan pasatu nituen. Lagun
berriak egitea beharra zegoen,
maitasun kontuak bertan hasi ziren eta ebakuntza bat jaso behar izan nuen. Horregatik, 2 hilabetez
etxean egon nintzen eta irakasle bat etortzen zitzaidan klaseak eman eta
azterketak egitera. Hala ere, gaur egun nire kuadrila osatzen duten lagunak
bertan ezagutu nituen eta eskolan 4
izatetik, 14 izatera igaro ginen, Lezamako eta Zamudioko jendea elkartu
ginelako. Haiei esker iluna zen denbora hau koloretakoa bihurtu zitzaidan eta
barre asko botatzen ditugu elkarrekin.
Batxilergora heltzean, letratako ikasgaiak
hautatu nituen, fisika, kimika eta matematika asko gorrotatzen nituelako. Gainera, nota onak ateratzen nituenez, empresa batek
eskola batean egun batez lan egiteko aukera eman zidan eta Askartzara joan
nintzen. Bertan, psikologaren papera bete behar
izan nuen ume bereziekin eta bertan jaso nuen maitasuna oso polita izan
zen. Horren ondorioz, erabaki nuen magisteritza edo psikologia ikastea.
Horrela izanik, selektibitatea egin nuen eta
11.6 izan zen nire nota.Horrela, magisteritza karrerara sartu nintzen eta
hainbat lagun egin nituen. Lehenengo mailan, teoria izan zen guztia eta
azkerteta asko egin behar izan nituen. Hala ere, ikasitako guztia oso
interesgarria izan zen. Bestetik, praktikak egin ditut aurten eta oso pozik
egon naiz ikasleekin. 1.mailako ikasleak izan ditut eta beraien maitasun guztia eskaini didate. Konturatu
naiz oso autonomoak eta langileak zirela eta ez zutela inolako arazorik ematen.
Gainera, tutora nire txikitako irakaslea
izan zen eta horrek, ilusio handia egin zidan, beste ikuspuntu batetik ikusteko
aukera izan dudalako. Oso esperientzia polita izan da eta konturatu naiz
lanbide hau egin nahi dudala etorkizunean.
Gaur egun, identitatea eraikitzeko beste
esperientzia bat bizitzen nago. Begirale ikastaroak egiten ditut nire
herrian. Asteburuetan egiten dut eta
batzutan, beste herritako begiraleekin La Arboledara joaten naiz. Gaztetxozen
egiten gaude eta giroa oso polita da. Bertan, joko eta abesti asko ikasten
ditugu eta hau oso baliagarria iruditzen zaigu
ikasten gauden gradurako.
Beraz, ikasten dudana asko gustatzen zait
eta etorkizuna gure esku dagoela esan dezaket. Ikasleek heroi bezala ikusten gaituzte eta hori, oso
polita da. Hau esanda, argi eta garbi
ikusten da ez dudala mundu honetatik irten nahi.
Bidio hau sortzea oso ideia polita iruditu
zait, batez ere, niretzat gordetzeko, etorkizunean ikusi ahal dudalako eta oroitzapenak burrura etortzea errazteko.